Guggenheim bat ez: bi behar ditugu. Mitxelin-izar bi ez: hiru behar ditugu. Tren arruntak ez: Abiadura Handikoak behar ditugu. Ospakizun intimoak ez: gabarrak behar ditugu. Infantilismoa da gure erlijio berria.   Ron Sniakin


Brokolia ahuakateak apioa espinakak azalorea kiwiak kipulak berakatzak azenarioak sagarrak marrubiak ahabiak letxuga piperrak tomateak ilarrak urrak almendrak eta intxaurrak.   Ah, eta algak.   Supermerkatuko ordaintokia konfesionario publikoa da. Han, denen bistan ageri dira gorputzean sartuko ditugun elikagaiak, prentsaurrekoa ematen ibiliko bagina lez, begira nola zaintzen naizen zer garbi jaten dudan hona hemen bizitza oparoaren iturriak ahoan txikituta urdaileko azidoek desitxuratuko dituztenak digestio-aparatua da osasunaren oinarria jaten duguna gara zert...