Luis Eleizalde euskalariaren sortetxea

No profile photo Euskargazki | 2023-12-15 11:45

ekaitz.santazilia@unavarra.es 1702243460919

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.

Bergarako etxe honetan sortu zen Luis [Koldo] Eleizalde Brenosa (Bergara, 1878/06/09 - Bilbo, 1923/07/24).

Karlista gaztetan eta gero EAJko kide, euskararen hedatzearen alde egin zuen lan eta bereziki kezkatua agertu zen euskararen galerarekin eta euskarazko eskolen eta unibertsitatearen beharra ikusi zuen, horretarako beharrezkoa zen materiala sortuz. Testuinguru horretan idatzi zituen La lucha por el idioma propio (1919), Metodología para la restauración del euzkera (1919), Morfología de la conjugación vasca sintética (1913), Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas (RIEVen argitaratua), Notas acerca del léxico y de las flexiones simples del P. Mendiburu en su obra “Otoitzgayak (1907), Razas, lengua y nación vasca (1914) edo El problema de la enseñanza en el País Vasco (1919).

Horrez gain, toponimia lanak egin zituen, literaturgintzan Landibar (1918) eleberria idatzi zuen eta hainbat itzulpen burutu.

Gisa berean, Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren sortzaile izan zen.

Etxea Goenkaleko 3.ean dago, Arizonako San Pedro elizaren ondoan. Eusko ikaskuntzak oroigarri bat jartzea erabaki zuen bere bostgarren kongresua ospatu zenean eta oroigarriak hor dirau. Honakoa dio:

“Etxe onetan Eleizalde’tar Koldobika jayo zan. Bere eriaren jakintza-aldezko gogo sutsuari oroimen au eskeintzen dautso Eusko Ikaskuntza’k / En esta casa nac[ió D.] Luis de Eleizalde. A su esfuerzo constante por la cultura del país dedica este recuerdo la Sociedad de Estudios Vascos. 7-IX-1930”.

Berezitasun gisa, aipa dezagun etxe honetan oinarritu zirela Bartzelonako El Poble Espanyol museoan dagoen Bergarako etxea eraikitzeko. Bartzelonakoak halere, solairu bat falta du.    

Ekaitz SantaziliaCC BY 4.0, via Wikimedia Commons.


Informazio gehiago:


Utzi iruzkina: