Eder polit galantok

solasturi 1456152749042 Solasturi | 2010-08-05 00:42

Probintzia honetako nekazariek gariaganako baino ere begiramen handiago dute artoarekiko langintzara, zergatik hau duten beren bazkarik aurrenengoa, eta premiazkoena, izatez bera delako hain gose-hiltzaile ona, indartsua, iraupen handikoa, eta osasungarria txit. Bizigai maitagarri hau Espainia barruko jendeak ostikoperatzen badu ere, esanez guztiz lela eta txit pisua dela, indarrik ez duela, abereen janaria dela, eta beste honelako anitz astakeria, Gipuzkoan artoa ugari jaten dutenetatik agertzen dira Gaztelako herrietan bezain aztal eder galant arinak, aurpegi zuri gorri finak, eta larmintz leun mehe guriak dituzten mutil eta neskatxa mardul lirain alaiak. (Gipuzkoako probintziaren kondaira, Juan Ignazio Iztueta, 1847).

Ez dut ia ezer aldatu behar izan —euskara batuan jartzeko, esan nahi dut— Klasikoak sailean argitaratu zen eta armiarma.comekoek Klasikoen gordailuan eskaintzen diguten bertsiotik. Hona hemen argitaratu bezala.

Probinzia onetako nekazariak gariaganako baino ere, begiramen andiago dute artoarekiko langinzara, zergaitik au duten beren bazkarik aurrenengoa, eta premiazkoena; izatez bera dalako aiñ gose-illtzalle ona, indartsua, iraupen andikoa, eta osasungarria txit. Bizikai maitagarri au España barruko jendeak ostikoperatzen badu ere, esanaz, guztiz lela eta txit pisua dala, indarrik ez debala, abereen janaria dala, eta beste onelako anitz astakeria; Gipuzkoan artoa ugari jaten dutenetatik agertzen dira, Gaztelako errietan bezain aztal eder galant ariñak, arpegi zuri gorri piñak, eta larmintz leun me guriak dituzten mutil ta neskatxa mardul lirain alaiak.


Utzi iruzkina: