San Francisco

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2023-07-27 06:19
1

munduaribira@gmail.com 1690433943254

Estados Unidosetik hasi giñan. San Juan bizperan oraindik lo egin gabeko festazaleak eguna iristear zela konturatu ere egin ez zirenean aitak eruan ginduen Bilbora. Mersi aita!

 

Amsterdanetik egin genuen bidea. Eta ilusioa, kezka eta kurtso bukaerako emozioek hartuta eta lan erritmo handia gorputzean sartuta egin genituen lehen orduak. Iritsi zen momentua. Hegan ginan. Urduritasuna zen nagusi.

 

San Juan eguna izaten jarraitzen zuen SF ra iritsi ginenean nahiz eta guretzat gaua izan, SFn oraindik bazkalordua zan, baina amore eman genuen, emozio eta tentsioek leher eginda utzi gintuzten.

 

 

 

Aurpegi ezberdinak ikusi genizkion San Franciscori:

 

Dena egiten zitzaigun haundia, kaleak, etxeak, kotxeak, edariak…

 

  • Harriskutsuarena txiroen bizimodua eta sirena hotsek erakusten zigutena, zubi azpian genuen kanpamenduak mesfidantza sortzen zigun hasieran, gure logela kalearen parean gelditzen zen eta sirenak aurrez aurre pasatzen ziren gelatik.

 

  • Etorkizunera begira bizi den herriarena:

 

Gidari gabeko kotxeak ikusi genituen, non nahi daude, etorkizuneko kotxeak sensore bereziekin! Etorkizuna hemen testatzen ari dira jada.

 

  • Askatasunaren eta kapitalismoaren nahasketa

Happy Pride erakustaldia paregabea, hiriko erdigunetik orduetan pasatu ziren karrozak, eta ibilbide guztian zegoen jendea txaloka.

 

Aldi berean desfilean zeuden Silicon Valleyeko jada orainaldia aldatu diguten empresa aurrerakoiak. Google, Amazon, Tesla, Linkdn, Visa… Beraien langileek desfilatzen zuten, propaganda ematen zuten bitartean…

 

LGTBI + komunitateari beraien babesa erakusten ala horrelako jendez lepo egongo den jardunaldi baten propaganda egiten? Askatasunaren alde edo Kapitalismoaren alde? Zaila egiten zen bereizten, horrelako izen haundietan..

 

  • Bereziki laguntasunaren hiriarena

 

Ez behin ez bitan, urbildu zitzaigun jendea laguntza eskeiniz. Paperezko mapa zabaltzen genuen aldiro eskeintzen ziguten laguntza. Agian teknologia gabeko garai bateko izaki zaurgarri bezela ikusten gintuztelako jijii

 

Bizikletan gindoazela ere korrikalari batek bide ederrago bat erakutsi nahi izan zigun, eta berari jarraiki joan ginen.

 

Hona hemen SF ko aurpegi ezberdinak erakusten dituzten irudi batzuk:

 
 


Lasterarte!!

 

Oier Araolaza 2023-08-30 11:09 #1

Umm. Ze hasiera ona, San Francisco! Gureek ere antzeko adina izango zuten paraje horietara bidaiatu genuenean eta gu ere harritu ginen jendeak laguntzeko erakutsitako jarrerarekin. Amerika moduko herrialde handi eta jendetsuan bakoitza berera joango zela sumatzen genuen, jasotzen dituzten miloiko bidaiariekina axolagabe, baina han hemen aurkitu genituen laguntzeko eta gurekiko jakinmina erakutsi ziguten bertakoak eta hori aurreikusi gabekoa izan zen. Aurreiritziak fuera!


Utzi iruzkina: